Ugaranak zuzendaritza berria

Iñigo IMAZ 2015ko ots. 19a, 15:16
Iñigo IMAZ

Ugaranak zuzendaritza berria hautatu zuen 2014ko urte amaieran, ondorioz ardura berriak honela banatu dira: Ixiar Rementegi (lehendakaria), Ainhoa Miura (lehendakariordea), Ana Alzuiet (idazkaria), Anaxtaxi Bidart (diruzaina), Idoia Perurena (bokala) eta Rosa Mari Agirre (bokala). Bertzalde, eta urtero bezela, Ugarana emakume elkarteak sagardotegia antolatu du Hernanin. Afaria martxoaren 6an izanen da eta autobusa jarriko da bazkide nahiz ez bazkideendako, emazte zein gizonendako. Anaxtaxirenean eman behar da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun