Gan den udatik hunat, museoak bisita multimedia bat eskaintzen du. Zugarramurdiko Sorginak pelikulan erabili ziren lekuetatik pasatzen da, adibidez, herriko plazatik, belagi batetik eta nola ez, lezetik. Tablet batzuei esker, bisitariak filmeko eszena batzuk ikusten ditu, eta aldi berean leku horiek egitan nolakoak diren konprobatzen du. Gainera, herriko egiazko historiari filmak egiten dizkion keinuak ere jakinen ditu. Hau guztia gidaren esperientziekin eta filmatzean parte hartu edo lagundu zuten zugarramurdiarren testigantzekin apaindu da.
Hori dela, eta Nafarroako stand-ak Navarra, de pelicula leloa zuenez, Fitur ferian berriz ere Zugarramurdi aipagai izan zen, Ainhoa Agirre (Lezea eta Sorginen Museoko kudeatzailea), pelikula horren grabaketari buruz aritu baitzen solasean.