Aurten Sarako herriak ihauteriak otsailaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko ditu. Larunbatean herriko gazteak Sarako auzoak animatuko dituzte haien kantu eta dantzekin, gauari buruz plazara hurbilduko dira. Gaua ongi bukatzeko, herriko etxeko edantegian Dj bat izanen da edo nahi duenak nahi duen musika pasatzen ahalko du 30 minutuz, lehenagotik izena emanez zerrenda batean.
Igandean hitzordua plazan emana da, haurren dantzak eta Sarako Kantarien sorpresa ikusteko, eta Zanpantzarren auzia ere entzuteko. Ondotik, 12:30an, hiru eskolek antolatutako bazkaria eginen da Lur Berri gelan. Iluntze aldean, gazteek karroa berriz hartuko dute benten itzulia egiteko.