Jokin Etxart izendatu dute Fabaren Errege

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Jokin Etxart Fabaren Errege izendatu berria. Alfil Comunicación

Azoka, desfile koloretsua, zaldunen arteko lehiak eta bertze hainbat ekitaldi izan ziren

Denboran gibelera egin zuten urtarrilaren 10ean Urdazubin, Fabaren erregea koroa­tzeko ospakizunaren bidez. Izan ere, Nafarroako antzinako erresuman Erdi Aroan zegoen ohitura zaharra errepikatu zuten bertze behin Mu­thiko Alaiak elkarteak antolaturiko ekitaldian. Aurtengoan Axulargaineko Jokin Etxart 12 urteko gaztetxoak izan du ohore hori, Salbatoreko monastegian egin zen ekitaldian. 
 
Pasa den abenduan egin zen aukeraketa he­rriko Gauiñara elkartean. Hamar neska-mutikok parte hartu zuten hautaketa prozesuan. Mahai bueltan elkartuta, errege-opil edo erros­ko zatiak dastatu zituzten, Jokinek barnean baba topatu zuen arte.
 
Fabaren erregea koroatzeko erritua 1920ko hamarkadan berreskuratu zuen Ignacio Baleztena leitzarrak, eta 1960ko hamarkadatik aurrera Muthiko Alaiak elkarteak Nafarroan he­rriz herri antolatzeko erabakia hartu zuen. Aurten Urdazubiren txanda izan da eta egun osoan hainbat ospakizun egin dituzte, ber­tzeak bertze, karriketan barna egin den desfile koloretsua, Artisautza azoka, falkoneria erakusketak, zaldunen arteko lehiak, Iturengo joaldunak eta musika ere izan ziren.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun