Ilar-jate solidarioa antolatu dute isunei aurre egiteko

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 22a

Ikur inposaketak salatzeko egindako elkarretaratzean parte hartu zutenei jarritako isunak ordaintzen laguntzeko eginen da ekitaldia. Margari eta Koro

Txartelak salgai daude 20 euroren truke

Ikur inposaketa on­do­rioz jarritako isunei aurre egiteko (3.600 euro), urtarrilaren 31rako ilar-jate solidario bat antolatu da herrian. Afera ilun huni buelta eman, eta elkarren artean ongi pasatzeko eta susten­gua adierazteko baliatu nahi da besta: Ilar-ja­tean parte hartuz, elkartasuna erakutsi nahi denez Ilartasun Eguna deitu zaio ekitaldiari.
 
Azketako aparkalekuan xapito (karpa) handi bat jarriko da (lasai, berogailua izanen da). Egitaraua eguerdian hasiko da, aperitifa musikaz animaturik izanen baita, eta bazkariaren ondotik kontzertuak eskeiniko dire,  herriko eta inguruko musikariekin.  
 
Menua hau da: en­tsalada, ilarrak sakramentuekin, herritarrek egindako pastizak eta desertak, eta xanpain sorbetea!! Hori dena, gehi kontzertu pila bat 20 eurotan. Eta besta hantxe luzatzeko ideia bada, ostatuan ogitartekoak eta musika izanen dira.  Bazkariko txartelak toki hauetan daude salgai: herrian Graxiana eta Altzatenan;  Saran Herriko Etxe­ko edantegian, eta Urdazubin Montxon.
 
Gan den urtean 8 herritarrek jaso zuten isuna nahikoa ez bazen, berriki (urtarrilaren lehenengo egunetan) ber­tze herritar batek ere 450 euroko isuna jaso du. Azkenekoa ote da? Gehiago ailegatuko dire oraindik? Egun hartan plazan zirenak ez daude batere trankil.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun