Jokin Etxart izendatu dute Fabaren Errege Urdazubin

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 12a

Jokin Etxart, Fabaren erregearen koroarekin. Alicia del Castillo

Hainbat ekitaldi egin dituzte urtarrilaren 10ean, koroatze-ekitaldiaren inguruan

Denboran gibelera egin dute larunbat honetan Urdazubin, Fabaren erregea koroatzeko ospakizunaren bidez. Izan ere, Nafarroako antzinako erresuman Erdi Aroan zegoen ohitura zaharra errepikatu dute bertze behin Muthiko Alaiak elkarteak antolaturiko ekitaldian. Aurtengoan Urdazubiko Axulargaineko Jokin Etxart 12 urteko gaztetxoak izan du ohore hori, Salbatoreko monastegian egin den ekitaldian.

Pasa den abenduan egin zen aukeraketa herriko Gauiñara elkartean. Hamar neska-mutikok parte hartu zuten hautaketa prozesuan. Mahai bueltan elkartuta, errege-opil edo errosko zatiak dastatu zituzten, Jokinek barnean baba topatu zuen arte.

Fabaren erregea koroatzeko erritua 1920ko hamarkadan berreskuratu zuen Ignacio Baleztena leitzarrak, eta 1960ko hamarkadatik aurrera Muthiko Alaiak elkarteak Nafarroan herriz herri antolatzeko erabakia hartu zuen. Aurten Urdazubiren txanda izan da eta egun osoan hainbat ospakizun egin dituzte, bertzeak bertze, karriketan barna egin den desfile koloretsua, Artisautza azoka, falkoneria erakusketak, zaldunen arteko lehiak, Iturengo joaldunak eta musika ere izan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun