Jokin Etxart izanen da Fabaren Errege

TTIPI-TTAPA 2015eko urtarrilaren 8a

okin Etxart izendapena aditzen. Alfil Comunicacion

Abenduaren 13an egin zuten aukeraketa Gauiñara elkartean

2015ko Fabaren erre­ge-erreginaren aukeraketa egin zuten abenduaren 13an Urdazubiko Gauiñara elkartean. 10 urtetik 12 urte bitarteko herriko hamar-neska-mutikoen artean egin zuten aukeraketa eta Axulargaineko Jokin Etxart-i suertatu zitzaion urtarrilaren 10eko ekitaldian errege eginen duen baba.
 
Axulargainekoarekin batera, Aritzaldeko Lorena Arozarena, Azkain­ttikiko Aitor Elizalde, Don­pedroneko Janire Agerre, Erramuondoko Zuhaitz Bazterrika, Nikolaureneko Leire Gomez, Oihanondoko Oihana Parisis, Olaberriko Maialen Jaurena, eta Txarrantxetako Enara Ariztia eta Laida Ariztia izan ziren hautagaiak, baina ez zuten halako suerterik izan.
 
Abenduaren 13ko ekitaldia alkatearen ongietorriarekin eta Mu­thiko Alaiak elkarteko ki­de baten agurrarekin hasi zen. Segidan Armen Errege papera egiten duen Fernando Hual­dek besta honen eta hautaketaren unearen esanahia azaldu zituen. Festaren irudiak ikusi zituzten bideo batean eta erros­koa zatitu zuten. Jokin Etxart-i suertatu zitzaion erregearen baba. Herriko bizilagun eta umeak ospakizunaren pausu guztiak ezagutu ditzaten dokumentazioa eta komiki bat ere banatu zuten beraien artean.
 
Mende erdia da Iruñeko Muthiko Alaiak elkarteak Nafarroako erre­geen tradizioko Fabako errege ibiltari festa ospatzen duela Nafa­rroako herrietan eta urtarrilaren 10ean Urdazubik hartuko du festa hau. 
 
URTARRILAREN 10EKO EGITARAUA
Larunbateko Faba Erregearen besta eguerdian irakurriko den pregoiarekin eta dan­tzarien eta joaldunen saioekin hasiko da. 18:30ean desfilea eginen dute eta 19:00etan koroatze zeremonia.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun