Inpaktu sismikoari buruzko estudioa egiteko leherketak egin dituzte Urdazubiko Alkerdiko harrobian

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 17a

Harrobiaren jarduera eta ondarea babestea bateragarriak ote diren aztertzen ari dira

Urdazubiko Alkerdiko harrobian leherketak egin zituzten abenduaren 16an, astearte goizean. Nafarroako Gobernuak inpaktu sismikoari buruzko estudioa egitea eskatu zion Marmoles Baztan enpresari eta leherketa horiek horretarako egin dituzte.

Estudioa Kantabriako Unibertsitateari eskatu zaio, unibertsitate honek Altamirako lezeei dagozkion neurketak ere egiten baititu. Marmoles Baztan enpresatik jakinarazi dutenez, zenbait leherketa kontrolatu egin dituzte, lehergailu kopuru ezberdinekin, harrobi inguruan duen eragina neurtzeko. Principe de Viana erakundeak, harrobiaren lanak inguruko lezeetan duen eragina ezagutzeko egindako bertze ikerketa bat osatzen dute lan hauek. Bi informe hauekin, harrobiaren jarduera eta inguruko ondarea babestea bateragarriak ote diren jakinen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun