Giro bikaina izan da Dantxarineko Euskal Kantu Zaharren XI. Egunean

Iñigo IMAZ 2014ko abenduaren 11

Iñigo IMAZ

Dantxarineko Peio Bentak antolatutako Kantu zaharren 11.en edizioa arrakastatsua izan zen. Eguerdian hasi eta gauerdira arte 460 pertsona bildu zituen bestak. Kantu zaharren bilduma bat oparitu zitzaion partehartzaile bakoitzari eta kantuez gainera, bertsolariak, dantzariak eta joaldunak aritu ziren (hauek ttuntturroa oparitu zioten Angel Mariezkurrena antolatzaileari). Bukaeran, Martikoko bortz produktu sorta zozketatu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun