Ugarana Emakume Elkarteak afaria Santalutzitan

Iñigo IMAZ 2014ko abenduaren 11

Urtero bezela, Ugarana Emakume Elkarteak urteari agur esanen dio zendutako jostunen eta bazkideen omenezko meza bat ospatuz. Meza abenduaren 13an izanen da eta Salbatore Elizan arratsalde­ko 6etan. Hortik atera eta urteari akabaila emateko afaria antolatu dute. Menua 20 eurotan izanen da eta izena eman edota informazio gehiago nahi duenak Anaxtaxiren ostatuan galdetu beharko du.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun