Urdazubin Fabarren Errege edo Erreginaren izendatzea eginen dute abenduaren 13an

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 12a

Duela hiru urte Amaiurren egin zuten Fabaren Erregearen koroatze ekitaldia. Artxiboko argazkia

Gauiñara elkartean, larunbat goizeko 11:30ean eginen da ekitaldia

2015ko Fabaren errege erreginaren aukeraketa eginen dute abenduaren 13an Urdazubin. 10 urtetik 12 urte bitarteko herriko hamar-neska-mutikoen artean aukeratuko dute, larunbat goizeko 11:30ean Gauiñara elkartean.

2015ko Fabaren errege erreginaren aukeraketa eginen dute abenduaren 13an Urdazubin. 10 urtetik 12 urte bitarteko herriko hamar-neska-mutikoen artean aukeratuko dute, larunbat goizeko 11:30ean Gauiñara elkartean.

Zehazki, Aritzaldeko Lorena Arozarena, Axulargaineko Jokin Etxhart, Azkainttikiko Aitor Elizalde, Donpedroneko Janire Agerre, Erramuondoko Zuhaitz Bazterrika, Nikolaureneko Leire Gomez, Oihanondoko Oihana Parisis, Olaberriko Maialen Jaurena, eta Txarrantxetako Enara Ariztia eta Laida Ariztia izanen dira hautagaiak.

Mende erdia da Iruñeako Muthiko Alaiak elkarteak Nafarroako erregeen tradizioko Fabako errege ibiltari festa ospatzen duela Nafarroako herrietan. Datorren urtarrilean Urdazubik hartuko du festa hau. Ospakizun honen mementu garrantzitsuena, Fabaren errege erreginaren koroatzea da.

Ekitaldia Urdazubiko alkatearen ongietorriarekin hasiko da, baita Muthiko Alaiak elkartearen kide baten agurrarekin ere. Segidan Armen Errege papera egiten duen Fernando Hualdek besta honen erranahia azalduko du eta bereziki hautaketaren unearena. Festaren momentu ezberdinen irudiak ikusi ahal izango dituzte bideo batean eta segidan erroskoa zatituko dute, irabazlea zein den jakiteko.

Herriko bizilagun eta umeek ospakizunaren pausu guztiak ezagun dezaten dokumentazioa eta komiki bat banatu dute beraien artean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun