Heriotza eta sortzea egun berean

Margari eta Koro 2014ko azaroaren 27a

Kasualitate haundia izan da azaroaren 8an gertatutakoa: egun berean heriotza bat eta jaio­tza bat izan genituen. Kaminoko-bordako Genobeba hil zitzaigun, eta handik oren batzutara Mattin sortu zen, txanda hartzen bezala, herri ttiki hau ez dela ttikitzera ganen erakutsiz bezala.

Edozein maneretan, aipatzekoa da Genobebak oroitzapen ederra utzi duela bere ondotik, bertzeren artean, hainbertze urtez inauterietako bazkaria bere etxe­ko sala haundi hartan eskaintzeagatik.

Zuga­rramurdiko gazte andanak momento pulit eta alaiak bizitu zituzten Genobebaren borondate onari esker, beti irrifar­tsu eta kontent egoten baitzen. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun