Zugarramurdiko eskolarako jostailu bilketa deialdi bat egin da. Eskola honetan hiru eta bederatzi urte tarteko haurrak egoten dira (gainontzekoak Urdazubiko eskolan daude), eta bertzeren artean, gela bat jostailuz hornitua da. Dirudienez, jostailua hauek zaharkitu eta hondatuak dire, eta Guraso Elkarteak familien arteko deialdi bat egin du, egoera honean dauden jostailuak biltzeko.