Patxi Bentak irabazi du pintxo lehiaketa

Iñigo IMAZ 2014ko azaroaren 27a

Rafa Vidaurre irabazlea, epaimahaikide, herriko alkate eta musikariekin Patxi Bentaren atarian. Utzitako argazkia

I. Pintxo hamabostaldiaren lehia­ke­ta egin zen azaroaren 9an Dantxa­rinean. Irungo Gaztelumendi-Antxón jatetxeko Ángela Basabe eta Félix Manso eta Ainhoako Ithurria jate­txeko Maurice Izabal sukaldariak eta Dantxarineko presidentea den Txomin Irribarren pintxo irabazlearen bila ibili ziren. Zortzi bentak parte hartu zuten lehen edizio honetan: Lapitxuri, Agus, Landibar, Pa­txi, Peio, Paco, Mikelenborda eta Pan­txo.

Patxi Bentako Rafa Vidaurre irabazleak Onddo Bustingorri aurkeztu zuen. Bigarren saria Peio Bentaren­tzat izan zen  eta hirugarren saria Paco Bentak eskuratu zuen. Mikelenborda Bentako Maritxu Tomasenari aipamen berezia egin zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun