Manuel Bengotxea eta bere familiak ustiatzen duten gasnategiak World Cheese Awards Munduko lehiaketan parte hartu du aurten ere. Oraingoan etxean ekoizten dituzten bi ardi gasnak aurkeztu dituzte, biak Munduko 50 gasna onenen artean kokatu ditu epaimahaiak. Lehiaketan 33 estatuko 2.600 gazta lehiatu dira eta Bengoetxeak jaso duen Super urrezko domina, Bengotxea izenarekin komertzializatzen den Idiazabalgo Jatorrizko gasnak, zazpigarren postua lortu du. Bertzea, Etxalekua izenarekin saltzen da, baina ez du Bengotxea izenarekin saltzen denaren prozesu zorrotza jarraitzen.