Alkerdiko esplotazio eta leherketa planak babestu ditu Nafarroako Gobernuak

Iñigo IMAZ 2014ko azaroaren 27a

SOS Alkerdi Plataformako kideak Elizondoko ferietan egon ziren, Urdazubiko ondarearen babesari buruzko informazioa ematen, sinadurak biltzen eta kamixetak, giltzarioak eta pinak saltzen. Berako Lurrar

Plataformaren ustez, «balio handiko ondarearen gaineko mehatxu handia» da

Nafarroako gobernuak, Industria, Energia eta Berrikuntzako Zuzendari Orokorraren ebazpen bidez, SOS Alkerdi Plataformaren esplotazio eta leherketa proiektuen baliogabetzeko eta 30 urteko luzapena bertan behera uzteko eskaera atzera bota ditu. Horretarako darabilen argudio bakarra da beraien ekintzak legezkoak aurreirizten direla beraiek baimenduak direlako, baina ez du inola ere plataformak Ondare Historikoaren Legeak babesten duen Alkerdi-Berroberriako sare espeleologikoa arriskuan jartzeagatik egindako salaketa baloratzen. Horrez gain, leherketen gelditzearen behin behinekotasuna nabarmentzen du.

Plataformaren iritziz, modu honetan legez kanpoko proiektu honi babesa ematen saiatzen da. Proiektu honetan 2003an baimendutako urteko 10.000m3 atera­tzetik, 68.000m3 atera­tzera pasatzen da, 7 aldiz gehiago. Adminis­trazioaren aldetik aktibitatea kontrolatzeko beharrezkoa den Ingurumen Inpaktu Deklaraziorik gabe. Ingurumenaren Babeserako Foru Legeak dioenez, ingurumen baimena berritu beharra dago hasierako produkzioa bikoizten denean edo produkzio metodoaren segurtasunari begira aldaketa nabarmenak daudenean. 2014ko lan planak beraien benetako inten­tzioak adierazten ditu, 125.000m3raino iristea, baimendutakoa 12 aldiz gaindituz.

Aldi berean SOS Alkerdi Plataformatik behin eta berriz eskatu zaio udalari hirigintza plana bete dadila eta 2 kilo baino gehiagoko lehergai kargak debekatzen dituzten  legeak aplika di­tzala. «Arauak hausten dituen funtsezko aldaketa honen aurrean administrazioari neurriak har ditzala eskatzen diogu», esaten du Plataformak. Udal eta ingurumen baimenik ez dituzten leherketak eta esplotazio proiektu berria geldiarazi eta behar diren zigorrak ezartzea ezinbestekoa iruditzen zaie. SOS Alkerdi Plataformak egoera honen erru­dunak zein diren aditzera eman du, eta beren lana egin eta administrazioak berak sustatu duen arazo hau behin betirako konpon dezatela exijitu die Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariari, Ekonomia, Ogasun, Industri eta Enplegu Saileko kon­tseilariari eta Santiago Villares Urdazubiko alkateari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun