Urdazubiko Etxelekuko gasnak Munduko onenen artean sartu dituzte Londonen

Iñigo IMAZ 2014ko azaroaren 21a

Manuel eta Ione Bengotxea aita-alabak, saritutako gasnak eskuetan dituztela, artaldearen aitzinean. INTIA

World Cheese Awards lehiaketan zazpigarren postua eskuratu du Bengotxea izenarekin saltzen denak eta 50 onenen artean sartu da Etxalekua izenekoa

Manuel Bengotxea eta bere familiak ustiatzen duten gasnategiak World Cheese Awards Munduko lehiaketan parte hartu du aurten ere. 2012an ez bezala, oraingoan etxean ekoizten dituzten bi ardi gasnak aurkeztu dituzte, eta biak ala biak Munduko 50 gasna onenen artean kokatu ditu epaimahaiak.

Lehiaketan 33 estatuko 2.600 gazta lehiatu dira, 250 dastatzaileren epaiaren esperoan, eta Bengotxeak jaso duen Super urrezko domina, banatu diren 28 sarietako bat da. Bengotxea izenarekin komertzializatzen den Idiazabalgo Jatorrizko Izendapeneko gasnak, zazpigarren postua lortu du. Bertzea, Etxelekua izenarekin saltzen da, baina ez du Bengotxea izenarekin saltzen denaren prozesu zorrotza jarraitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun