Jubiloteka

Iñigo IMAZ 2014ko azaroaren 13a

Udazkenean Urdazubi eta Zugarramurdiko adinekoei zuzendutako zerbitzua martxan jarriko da. Goizeko zerbitzuaz Eman-Har (Amaia eta Axun) arduratuko dira, eta arratsaldekoa Nahia psikoterapeutak emango du. 
 
Arratsaldetan aisialdi aktiboa bultzatzeko taldeko ekintzak eginen dira.  Amaia eta Axunen zerbitzuak denboran iraupen luzea izanen du. Bertzeak ordea iraupen mugatua izanen du. Nahia psikoterapiaren eskutik azaroaren 14, 19, 21 eta 28an Zugarra­mur­­di­ko mu­seo­an izanen dira saioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun