Alkerdi auzoko bestetako bazkaria eta Dantxarineako Venta Peion egin ohi den Kantu Zaharren bazkaria egun berean izanen dira, azaroaren 29an. Lehenak Armua jatetxean antolatu duen bazkarian izena emateko epea irekia da, azaroaren 23a arte Armuan bertan. Frantziskok akordeoiarekin alaituko du jatetxeko giroa bestak irauten duen artean.