Patxi Bentak irabazi du Dantxarineko I. Pintxo Hamabostaldiko lehen saria

TTIPI-TTAPA 2014ko azaroaren 11

Rafa Vidaurre irabazlea, epaimahaiko kideekin Patxi Bentaren atarian. Utzitako argazkia

Zortzi benten artean, Rafa Vidaurrek prestatutako 'Onddo Bustingorri' garaile

Lehenengo Pintxo hamabostaldiaren lehiaketa egin zen azaroaren 9an Dantxarinean ospatu zen. Goiz guztian Irungo Gaztelumendi-Antxón jatetxetik Ángela Basabe eta Félix Manso eta Ainhoako Ithurria jatetxetik erretiratuta dagoen Maurice Izabal sukaldariak eta Dantxarineko presidentea dea Txomin Irribarren pintxo irabazlearen bila ibili ziren bentaz benta. Patxi Bentako Rafa Vidaurrek egindako Onddo Bustingorri izan zen garaile.

Denera, zortzi bentak parte hartu zuten lehen edizio honetan: Lapitxuri, Agus, Landibar, Patxi, Peio, Paco, Mikelenborda eta Pantxo.

Patxi Bentako Rafa Vidaurre irabazleak Onddo Bustingorri aurkeztu zuen. Pintxoa onddo eta arraultzearen gorringoarekin zegoen egina. Bigarren saria Peio Bentarentzat izan zen, oinarria txipiroia zuen pintxoarekin eta hirugarren saria Paco Bentak eskuaratu zuen, urdaiazpiko tosta batekin.

Mikelenborda Bentako Maritxu Tomasenari aipamen berezia egin zioten, bere urdaiazpiko eta piperradun pintxoari. Epaileek pintxoen maila hagitz ona zela aipatu zuten.

Hamabortz egunez pintxoak dastatu duten jendearen artean Mutrikuko landa-turismo etxean asteburu bat zozketatu ere zozketatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun