Pintxoaren Hamabostaldia eginen dute lehen aldiz Dantxarinean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 22a

Txomin Iribarren, Dantxarinea elkarteko presidentea, Pintxoaren Hamabostaldiaren aurkezpenean. Utzitako argazkia

Pintxo onenaren aukeraketan parte hartzen dutenen artean landetxe batean asteburua zozketatuko da

Pintxoaren Lehen Hamabostaldia eginen dute Dantxarinean urriaren 25etik azaroaren 7ra eta horren aurkezpena egin zuen urriaren 21ean Txomin Iribarren, Dantxarinea elkarteko presidenteak.

Pintxoaren Lehen Hamabostaldia eginen dute Dantxarinean urriaren 25etik azaroaren 7ra eta horren aurkezpena egin zuen urriaren 21ean Txomin Iribarren, Dantxarinea elkarteko presidenteak.

Hamabortz egunez Dantxarineako Bentako jatetxeek okasio honetarako eginen diren pintxoak eskainiko dituzte.

Mugaren bi aldeetako sukaldari ospetsuak izanen dira epamahai eta pintxo hoberena izendatuko dutenak. Baina adituetaz gain, jendeak ere parte hartu ahal izanen du bozketan. Horretarako, Urdax-Urdazubiko Facebook orrialdean azalpen bat uztea nahikoa da edo bentetan egonen diren boletoa betetzea. Dantxarineko pintxo hoberenaren aukeraketan parte hartzen dutenen artean zozketa eginen da eta irabazleak Mutrikuko Haitzalde Landa-Turismoan asteburua pasatzeko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun