SOS Alkerdi

Margari eta Koro 2014ko urriaren 16a

SOS Alkerdi ibilaldia Zugarramurdiko plazan. Utzitako argazkia

Zugarramurdi eta Urdazubi herriek Alkerdi auzoan egiten dute muga, eta azken hilabete hauetan alarma gorria piztuta dago auzo honetan, harrobiko lanak azkarki haunditu behar dituztela, eta ingurumenean kalte haundiak sortuko baitira.
 
Lan horiek bertan behera gelditzeko eskatuz, irailaren 28an Xare­tako lau herriak kurri­tzen zituen ibilaldi bat egin zen. Jendeketa haundia bildu zen ekital­di honetan,  Urdazubia­rrak batez ere, baina baita gaineko hiru herrietakoak ere, beren babesa eta laguntza eskaintzen..  Animo aunitz SOS Alkerdikoei!
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun