Aurrekontuekin zerikusia duten bi puntu onartu zituen udal gobernu taldeak azkeneko batzarrean

TTIPI-TTAPA 2014ko urriaren 2a

Azkar eta Urtxu­me udal-taldeetako kideekin batera, abuztuaren 29ko udal batzarrean SOS Alkerdiko hainbat kide hurbildu ziren Herriko Etxe­ra. Castor Iriba­rren S.A. enpresak Dantxarinean duen Joseneako lantegia zabaltzeko proiektuari buruz udal arkitektuek emandako iritzi baikorra aipatu zuen alkateak. Gobernu taldeak arkitektuen txostena kontuan hartuz, baiezkoa eman zion proiek­tuari.

Aurrekontuei dagokienez, Nafa­rroako Administrazioaren Auzitegiaren 14.236 ebazpena tratatu zen. Labaien anai-arrebek 2014ko aurrekontuen aurkako errekurtsoari eman beharreko erantzuna onartu zuen Gobernu taldeak eta bertzetik, 2013ko udal aurrekontuak eta Urdazubiko Elektraren kontuak ere onartu zituen.

Aurten egiteko hainbat obra onartu ziren. Diru-laguntzak eskatu dira, baina esperoan gelditu beharrean, finantza-plan bat garatuko da proiektu bakoi­tzarendako, horretarako Udalak kostuaren %100 bere kontu hartuz­. Alde batetik, Larrainta, Koilar eta Landibar behereko errepideak argiztatze­ko proiektuaren finantzazio plana onartu zuten Azkar eta Urtxu­meko zinego­tziek. Herriko bi bide konpontzeko proiektua martxan jartzeko finantzazio planari ere baiezkoa eman zioten. Iribehereko saneamendu lanekin ere berehala hasiko dira, proiek­tuak zine­gotzi guztien baiezkoa jaso ondotik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun