Martxan dira Ugarana emakume taldearen ikastaroak

Iñigo IMAZ 2014ko urriaren 2a

Hainbat urdazubiar bildu ziren irailaren 21ean Urdazubiko plazan, "gure ondarearen alde" lelopean ospatuko den 28ko Xaretako ibilaldia iragartzeko. Iñigo IMAZ

Urriaren 22ra arte apunta daiteke

Ugarana Emakume Elkarteak matrikulazio epea ireki du, urtero bezala, abian jarri dituen ikastaroetan parte har­tzeko. Pilates (asteartero, 18:30etik 20:00etara, eta 20.00etatik 21:30era), Zunba (astelehen eta asteazkenetan, 20:30etik 21:30era) eta, nahikoa jendek izena emango balu,  Stretching Global ikastaroak aurreikusi dira. 

Bertzalde, pintura ikastaroa antolatu dute Zugarramurdiko parrokia-etxean. Aurten ere,  toki baten falta dela eta ezingo du altzariak zaharberritzeko ikastaroa antolatu Ugaranak. Ikas­taroetan parte hartu nahi duenak, berdin du gizon edo emakume, Anaxtaxirenean eman beharko du izena. Matri­kula­tzeko epea hilaren 22an bukatzen da, eta urteko kuota ordain­tzeaz aparte (15 euro), ikastaro bakoi­tzeko 20 euroko kuota ordaindu beharko du hilabete bakoitzeko. Matrikulazioa ezinbertzekoa da Ugaranaren ekimen guztietan parte hartzeko. 

FRANTSES ESKOLAK LEORLASEN

Marie Denise Mackert irakaslearen eskutik hasiko dira urrian fran­tses klaseak Leorlasen. Iaz bezala bi maila izanen dira. Mackert ira­kas­­le ainhoarraren erra­netan, dagoeneko 12 ikasle matrikulatu dira. Eskolak ortziraletan, 18:30etik 20:30era eta larunbatetan, 09:00etatik 11:30era izanen dira­. Bi taldeotan, azterketa ofizialak prestatzeko parada izanen dute ikasleek. Aurtengo matrikula 15 eurokoa izanen da. Informazio gehiago edo matrikulatzeko 638 060507ra dei daiteke.

SEXU HEZIKETA

Zugarramurdi eta Urdazubiko gizarte zerbi­tzuak antolaturik, eta Nafarroko Gobernuak finantzaturik, sexu heziketa garatzeko zailtasun eta beharrak partekatzeko espazioari buruzko eskolak urriaren 7, 14 eta 21ean emango dira Urdazubiko eskolan. Ikastaroa Solasean espazio sexologikoaren esku egonen da eta sexualitatea nerabezaroan eta sexu hezkuntza nola egin izango ditu hizpide.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun