Aurten Julio Caro Baroja sortu zela 100 urte betetzen direla eta, hainbat ekitaldi antolatzen ari dira. Horietako batzuk Zugarramurdin ditugu.
Lehenbizikoa irailaren 20ean izanen da, lezean arratsaldeko 8etan. Sorgin haizeak izeneko ikuskizuna eskainiko da (antzerkia, koreografia eta musika), herriko antzerki taldeak eta Berako abesbatzak eskainirik. Horretaz gain, (5 euroko sarrera berarekin) zikiro erretze erakusketa, eta zikiro dastaketa bat izanen dira.
Ondoko larunbatean, irailak 27, arratsaldeko 5etan Museoan, Barojatarren sorginak hitzaldia eskainiko dute Juainas Paul eta Koro Irazokik.
Eta hirugarrena, Julio Caro Barojari buruzko Navarra intensa erakusketa. Hau museoan jarri dute irailaren 16tik 30era.