60 bat haur hasi ziren eskolan Urdazubi eta Zugarramurdin irailaren 5ean. Hauetatik 12 ikasle berriak ziren. Berri pozgarria da azkeneko hau, hainbertze haur berri aspaldi huntan ez baita ikusi.
Aipatzekoa da Zugarramurdi eta Urdazubiko eskoletan lan egiten duten irakasleen lana eta inplikazioa. Ez da erraza bi eskola batera gestionatzea, bata herri batean eta bertzea bertze herri batean, eta bien arteko garraioa, eta hiru maila diferentetan (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, baita DBHko lehen zikloa ere). Erraza egiten ez duen bertze gauza da, edozein tokitatik urrun ditugula Xaretako bi herri hauek, bai Baztan aldetik, edo bai Bortzirietatik ere, guttienez oren erdi bateko bidaia daukate irakasleek.
Beraz, ikasturte hasiera honetan, animo aunitz irakasle eta ikasleei (eta nola ez, gurasoei ere).