Errotaren Eguna arrakastatsua suertatu zen

Iñigo IMAZ 2014ko irailaren 18a

Iñigo IMAZ

Errotaren Egunean, musika eta eskulangileen merkatua izan zen egun osoan. Monjeen erro­ta doan eta bisita gidatuen bidez ikusteko parada eskaini zitzaien bertaratu ziren guztiei. Baztan-Bidasoaldeko erroten artean txandaka egiten da Errotaren Eguna, Bertizko Partzuergoak antolatuta. Baztango Infernuko Erro­tan egin zen iaz eta han jaso zuen lekukoa Urdazubiko monjeen errota zaharrak. Irailaren 7ko ekitaldien ondotik, Amaiurko errotak jaso du heldu den urteko bes­ta antolatzeko ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun