Giro ederrean egin zen Errotaren Eguna Urdazubin

TTIPI-TTAPA 2014ko irailaren 8a

Amaiurko errotako arduradunek, Urdazubiko alkatearen eta Bertizko Partzuergoko ordezkarien eskutik jaso zuten heldu den urteko besta antolatzeko lekukoa. Utzitako argazkia

Heldu den urterako lekukoa Amaiurkoak jaso du

Baztan-Bidasoko erroten artean txandaka egiten den Errotaren Eguna, Urdazubko monjeen errota zaharrean egin zen irailaren 7an, igandean. Baztango Infernuko Errotan egin zen iaz eta han jaso zuen lekukoa Urdazubik. Igandeko ekitaldien ondotik, Amaiurko errotak jaso du heldu den urteko besta antolatzeko ardura. Ikusi argazkiak

Igande goizean Urdazubiko errotako ateak zabalik egon ziren eta bisita gidatua egin zen. Artisautza azoka ere izan zen Urdazubiko karriketan eta taloak dastatzeko aukera ere izan zuten hurbildutakoek. Gainera, SOS Alkerdi Plataformako kideek informazioa banatzeko eta kamixetak saltzeko postua ere jarri zuten. Musika animazioaere izan zen, trikitilari eta panderojoleen eskutik. Herriko ostatuetan menu bereziak ere eskaini zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun