‘Sorgin haizeak’ ikuskizuna eskainiko dute irailaren 20an lezean

Margari eta Koro 2014ko irailaren 4a

Denetatik izan genuen bestetan: eguraldi txarra Andremari egunean, non dantzarien emanaldia desitxuratu zen (eta dantzariak tzipatu, noski). Zikiro eguneko ilu­nabarrean ere zirimiri zikin bat egin zuen, baina ez zuen giroa batere hondatu. Zer­bait­ ezko­rra izanda, aipa­tzekoa da herri-afariak indarra galdu duela, mozorro gauak bezala, ­arras jende gutti animatu baitzen.
 
Bertzalde, dantzarien aldetik bi nobedade  izan ziren, Meza Nagusian dantza bat eskaini zutela­, eta bertze bat bi pilota partiden artean. Jiganteak ere aurten pulit-pulit­ atera ziren, soineko be­rriak estreinatu baitzituz­ten Enkarna eta Gurutxe­ri esker. Pilota finaleko irabazleak Klemen eta Oli­bie izan ziren, eta az­pitxapeldunak Manu eta Noel. Eta finitzeko, aipatu herriko punk taldeak plazan debutatu zuela, Joselu Anaiak taldearen  telonero bezala. Gaueko dantza emanaldiaren deskantsuan aritu ziren.
 
Besta eta refetak pasatu dira, baina oraindik bada lezean eskainiko den bertze ikuskizun bat: Sorgin haizeak antzerkia, Berako abesbatzakin batera, eta bere­zitasun bezala, zikiro erre­tze erakusketa eta dastaketa ere izanen dira. Irailaren 20an eginen da. Datu gehiago hu­rrengo alean.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun