Baztan-Bidasoko erroten artean txandaka egiten den besta, Monjeen errota zaharrean izanen da, igandean, irailaren 7an. Baztango Infernuko Errotan egin zen iaz eta han jaso zuen lekukoa Urdazubik. 10:00etatik 14:00etara errotako ateak zabalik egonen dira, artisautza azoka ere izanen da eta taloak dastatzeko aukera ere izanen dute hurbiltzen direnek. Musika animaziorik ere ez da faltako. 13:00etan lekukoa emanen diete heldu den urtean Errotaren Eguna eginen den herriko ordezkariei eta 14:00etan herri bazkaria eginen dute.