Baztan-Bidasoko erroten artean txandaka egiten den besta, Urdazubko monjeen errota zaharrean izanen da, igandean, irailaren 7an. Baztango Infernuko Errotan egin zen iaz eta han jaso zuen lekukoa Urdazubik. Hala, lekukoa hartuta, hainbat ekitaldi prestatu dituzte:
10:00etatik 14:00etara errotako ateak zabalik egonen dira eta bisita gidatua eginen da dohainik errotara, artisautza azoka ere izanen da eta taloak dastatzeko aukera ere izanen dute hurbiltzen direnek. Musika animaziorik ere ez da faltako. 13:00etan lekukoa emanen diete heldu den urtean Errotaren Eguna eginen den Amaiurko ordezkariei eta 14:00etatik aitzinera menu berezia eskainiko da herriko ostatuetan.
Horrez gain, egunean Monasterioa eta leizeak… bisitatzeko aukera ere izanen da.