Joan den urtean bezala, aurten ere herri kirolak, euskal dantzak, pilota eta tokiko produktuen dastaketa oinarri dituen besta antolatu dute Urdazubin. Arratsalde osoko egitaraua prestatu dute: 17:30ean euskal dantza saioa ikusteko aukera izanen da. 18:30ean pilota erakustaldia eskainiko dute, Pilotaren Unibertsoa ekimenaren barne eta 19:30ean Larretxea anaiek herri kirol erakustaldia eginen dute. 20:30ean sagardoa, txardinak eta tokiko ohiko produktuak dastatzeko aukera izanen da. Horrez gain, ez da animazio eta musikarik faltako eta monasterioa, errota eta leizeak bisitatzeko aukera ere izanen da.