Suziria eta ezkil joaldiarekin hasiko dira Zugarramurdiko bestak ortzegun goizean

TTIPI-TTAPA 2014ko abuztuaren 13a

Igande arratsaldean eginen dute ahate jokoa. Utzitako argazkia

Larunbateko bertso poteoan Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus izanen dituzte eta astelehenean zikiro jatea lezean

Zugarramurdin ere gogotsu daude bestak hasteko. Ortzegun goizeko suziria eta ezkil joaldiarekin hasiko dira. Arratsean piperrada eta Saharako kantarien emanaldia izanen da plazan eta Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko taldeen arteko joko besta. Amabirjin egunean Zugarramurdi eta Sarako dantzariek emanaldia eskainiko dute. Larunbat arratsaldeko bertso-poteoan Euskal Herriko txapelduna eta azpitxapelduna, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio ariko dira kantari. Igande arratsaldean ahate jokoa eta arratsean Valentziatik ekarritako sorpresaren bat izanen da eta astelehenerako utzi dute plater nagusia, lezeko zikiro jatea.

ABUZTUAREN 14a ORTZEGUNA

10:00 Besta hasierako suziria eta ezkil joaldia. Ondotik eskea herrian barna Carles eta Xabi musikariekin. Ondotik pintxo-bazkaria Herriko Etxean eskean ibili direnentzat.

16:00 Haurren jokoak frontoian.

22:30 Piperrada eta Saharako kantarien emanaldia plazan.

23:00 Joko besta plazan. Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiko taldeen artean.

Arratsaldez-gauez dantzaldia Trakets taldearekin.

ABUZTUAREN 15a ORTZIRALA

12:00 Meza nagusia. Ondotik Herriko eta Sarako dantzarien emanaldia plazan. Ondotik aperitifa Herriko Etxeak eskainita.

17:30 Herriko Pala txapelketaren finala. Ondotik Herriko eta Sarako dantzarien emanaldia plazan.

Arratsaldez-gauez dantzaldia Oharkabe taldearekin.

ABUZTUAREN 16a LARUNBATA

12:00 Gorriti eta bere animaliak: basurdeak, oilarrak, pottokak…

16:30 Haurren jokoak frontoian eta aparra.

17:00 bertso-poteoa herriko ostatuetan barna Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Sarako txarangarekin.

18:30 Herri kirolak plazan.

Arratsaldez-gauez dantzaldia Joselu Anaiak taldearekin.

ABUZTUAREN 17a IGANDEA

10:00 Plater tiroketa Urbian.

12:00 Giganteak eta buruhaundiak eskualdeko trikitilariek alaiturik.

12:00 Meza.

14:00 Bazkaria Azketan.

16:00 Zikiroko piperrak eta tipula prestatzen hasiko dira Akelarrenean.

17:30 Ahate jokoa Urruñako Herburu txarangak alaiturik.

19:30-22:00 Dantzaldia Kiki Bordatxo eta Ilazki eta bere taldearekin.

22:30 Valentziatik ekarritako sorpresa.

Gauez dantzaldia DJ-arekin.

ABUZTUAREN 18a ASTELEHENA

08:00 Zikiroa prestatzen hasiko dira lezean.

12:00 Aperitifa herriko osta­tuetan barna Urruñako Herburu txaranga, Los Incansables Txaranga eta Baigorriko gaiteroekin.

14:30 Zikiro jatea lezean, Gaitero eta txarangarekin.

19:00 Larraindantza eta muxikoak plazan gaiteroek eta txarangak eskainita.

Arratsalde eta gauez dantzaldia Jalisko Bandekin. Ondotik “Gaixoa ni”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun