Burdinaren Egunaren zazpigarren edizioa agorrilaren 9an, larunbatean ospatuko da Urdazubin. Horretarako egitarau zabala prestatu dute. Bertizko Partzuergoko Emaldi Ereñok eta Santiago Villares Urdazubiko alkateek asteartean Urdazubiko monastegiko klaustroan egindako aurkezpenean adierazi zutenez, “gero eta bisitari gehiago jasotzen dituen besta da Burdinaren Eguna”.
Zazpigarren edizio honetan gaiarekin lotutako jarduera egitarau zabala izanen da. Bertzeak bertze, burdin minerala idi-gurdietan garraiatzen zeneko ibilbidea antzeztuko da. Izan ere, meatzeetatik Monasteriora eramaten zuten, eta abadeari ematen zitzaion, urrezko moneta batzuen truke. Monastegiko elizan hitzaldi bat eskainiko du Marie Denise Marckert Elsok. Gainera artisautza merkatua, zikiroa, forja erakusketa, Demode Quartet emanaldia eta sorpresa ugari….
Famili guztientzako aktibitate ugari izanen dira egun osoan. Artisautza azoka herriko plazan eta horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari umeentzat. Animazioa, musika eta monasterioa, lezeak edo errota bisitatzeko aukera ere izanen dute bertaratzen direnek.
Egitaraua
10:00 Artisautza azoka herriko plazan. Horrez gain umeentzako puzgarriak eta itsasontziak eta joko ugari txikientzako. Goizean zehar forja erakusketa egongo da Brun anaien eskutik.
11:30 Burdin mineralaren segizioak burdina idi gurdi batean garraiatuko dute Axularretik plazaraino.
12:00 Mineralaren heltzea Monasteriora, Olagizonek aztertuko dute, eta abadeak Plentziako benakeroei ordainduko die.
13:00 Monasterioko elizan hitzaldia izango da: Marie Denise Marckert Elso en eskutik: Urdazubiko Monasterioa eta muga aintzinako lekukotasun.
14:30 “Zikiro jate” bazkari herrikoia.
16:00 Demode Quarte ekitaldia frontoian.
17:00 Musika eta dantza frontoian.