Bertze urtetan bezala, aurten ere Urdazubiko Udalak Nafarroako Gobernua, Bertizko Turismo Partzuergoa eta bertako erakundearekin batera Pilotaren Unibertsoaren jardunaldi batzuk antolatu ditu.
Pilotaren Unibertsoaren jardunaldia abuztuaren 2an, larunbatean izanen da. Pilota erakustaldia arratsaldeko 7 etan hasiko da eta ondoren profesional eta afizionatu direnentzako patata tortillen lehiaketarekin segituko dute.
Erakusketa honetan Euskal Pilotaren hiru modalitate ezagunenak ikusi ahal izanen ditugu: esku pilota, larruzko paleta (Iruñako Oberena klubeko jokalariekin) eta zesta punta (Euskal Jail Alai enpresaren eskutik). Modalitate bakoitzeko partiden iraupena ordu erdi ingurukoa izanen da eta Zesta puntako modalitatean Miami eta Filipinasen antzeko apustuak egiteko aukera izanen du jendeak. Erakustaldirako aurkezle bat izanen da bertan gertatzen den guztia azaltzeko.
Erakustaldiaren ondoren Urdazubira hurbiltzen den jendeak tortila patatak eta bertako produktuak dastatzeko aukera izanen dute.