Ondoko egun hauetan leze barnean bi ikuskizun berezi eskainiko dituzte.
Bata segidan dugu: uztailaren 26an (larunbata), 21:30ean. Hau Kataluniatik etorriko dena da, eta Embruxe du izena. Emanaldi diferenta izanen da, antzerkia, abesbatza, akrobaziak, dantza, eta rock musika uztartuko dituena. Ikuskizun honen zuzendaria La fura des Baus-eko kide bat da. Sarrerak 2 euro balioko du.
Bertzea Iruñetik heldu zaigu, eta abuztuaren 8an (ortzirala), 18:00etan izanen da. Mitología eta sorginkeria gaiak dituen txistu alarde bat eskainiko dute, non antzerkiak ere lekua izanen duen. Honen sarrera lezekoarekin batera hartuko da, eta 4 euro kostako da.