Nagusiz aldatu dute Altzatenean

Margari eta Koro 2014ko uztailaren 24a

Altzateneako atean Amaia eta Erkuden (sukaldaria). Margari eta Koro

Amaia Etxeberriak hartu du

Herriko jatetxe zaharrenetariko batek nagusi berria du. Dolarean eta Laxoinean tarteka jatera ematen zen ­arren, duela 29 urtera arte jatetxe bakarra ginuen herrian, Herriko Etxea. 1985ean Juan Luis Alkortak Txarli Al­tzatenea etxean iziga­rri moldaketa pulitak egin ondotik, izen bereko jatetxea edeki zuen. 

Txarlik bertze berezitasun bat eman zion jatetxeari.  Getaria, Orio, eta beste hainbat kostako herritan bezalaxe arraina eta haragia, jate­txeko atean, parrillan jendearen aitzinean, ­erretzen baitzuen.  

Egun batez Frantziako “Geo” aldizkariko kazetari batek han bazkaldu zuen, arras gustura gelditu zen, eta erreportaje eder bat argitaratu zuen aldizkarian. Ho­rrek ospe haundia eman zion,  eta Frantzia aldetik jendea espres etor­tzen zen Altzatenean bazkaltzera.  

Orain Txarli bere bizitzako etapa bat itxi­tzera behartu da, baina ez ordea jatetxea itxi­tzera, Altzatenea  esku onean utzi baitu: Oieriko-bordako Amaia Etxe­berriak hartu du.

Behar ziren aldaketak egiteko bi aste etsita egon ondotik,  uztai­laren 4an irekiera bes­ta ttiki bat egin zen. Martxan dugu berriz Al­tzatenea jatetxea bere txoko xarmangarri eta janari goxoarekin. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun