UZTAILAREN 28AN Txistu kontzertu eta emanaldi berezia eskainiko dituzte lezean

Margari eta Koro 2014ko uztailaren 10a

Uztailaren 28an, 18:00etan Akelarre tie­rra izeneko txistu kon­tzertua eskainiko dute lezean. Kontzertuaz gain, narratzaile eta aktoreak ere izanen dira. Mitoak, kondairak, sorginak eta lamiak dira gaietako batzuk eta eskainiko diren pieza ba­tzuk kontzertu huntarako espreski eginak dira. Hauek joko dituzte: Guridiren Amaia operaren ezpata dantza, Maddi Amalurra (Jokin Lekunberri), Zugarramurdi 161 (Iñigo Casaliren lan bat, non lezeaz, gauaren iluntasunaz eta kilke­rren kantuaz hitz egiten den), Scape Symphony (David Johnstone eskoziarrarena) eta kontzertuari akabera emateko, Pablo Sorozabalen Gernikako hileta-martxa joko dute.

Alex Ruiz da ekitaldiko eszena-zuzendaria, eta Raul Madinabeitia musika zuzendaria.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun