Kantuei esker Bestaberri bereziak aurten

Margari eta Koro 2014ko uztailaren 10a

San Fermin ikastolako guraso taldea kantari, Fermin Iriarteren zuzendaitzapean. Margari eta Koro

Aurtengo Besta-be­rriko meza eta prozesioneak berezi eta ikusga­rriak izan dira, Fermin Iriartek zuzentzen duen kantari talde batek parte hartu duelako (San Fermin ikastolako guraso talde bat). Mezan aritzeaz gain, prozesionean ere lagundu zuten, eta behin dena finitu ondotik, bertze gisako kantutan ere aritu ziren, lehenbiziko  elizako atean eta gero Marixan ostatuko atean. Aitzinetik, atsalde apalean, Barrantxeko atean Maria Jesusi kantu bat eskaini zioten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun