Ekainaren 8an egin zen “Gure esku dago” ekimenaren giza-katea, baina aste bat lehenago, maiatzaren 31n hainbat tokitan aitzinatu zen giza-kate hori. Eta toki hoietako bat Dantxarinea izan zen. Hantxe elkartu ziren Xareta eta inguruko herrietako ehun bat lagun, eguerdiko 12:00tan, eta eskuak elkar harturik, Nafarroa eta Lapurdiko bi aldeetara hedatu zuten giza-katea.