Donostia “Hiri Kulturala” izendatu ondotik, “Olatu talka” izeneko hainbat ekitaldi antolatzen dituzte urtero Euskal Herrian zehar, eta aurtengo horietako bat Zugarramurdin egin zuten gan den maiatzaren 24an, Museoko aretoan. Bertan bi kantari aritu ziren: Beñardo Goietxe eta Morau. Aski emanaldi goxoa eskaini zuten.