Legazpiko Burdinola Elkarteko kideen bisita izan genuen Urdazubin maiatzaren 24an. Gipuzkoako Urola Garaiko burdingintzaren historia berreskuratzeko lanetan dihardute azken 20 urteetan eta herrietako ondare historikoa aztertu eta bisitatzea maite dute. Urdazubin altxor aunitz ditugunez,klaustroa, museoa, errota eta Ikaburuako kobak bisitatu zituzten lehenik, eta Ikaburuako jatetxean bazkaldu ondoren, Ainhoara joan ziren.