Apirilaren 25ean egindako udal batzarrean hainbat erabaki hartu zituzten. Batetik, Antzinako aroztegia berritzeko lanak onartu ziren, horretarako 50.000 euroko diru-laguntza jaso delarik. Lanak 2014 eta 2015 urte bitartean egingo dira. Beheko solairuan turismo bulegoa eta lehenengo solairuan erabilera anitzeko areto bat paratuko da. Urtxumek elurtegia proiektu berean sartzea eskatu zuen.
Herrigunean eraikiko diren 6 etxebizitzen xehetasunezko ikerketaren nahiz birparzelazio eta urbanizazio proiektuaren onarpena bozkatu zen. Batzar horretan ere, herriko zenbait bide konpontzeko obrak onartu ziren eta herriko argiztapen-sistema osatzeko lanak burutuko dira Larraintako Aiusunea, Mihura, Olabidea eta Organbiden; Leorlasko Gantxenean; Landibar behereko Menta, Lauanenea, Gaztanbide eta Usaldean.
Maiatzeko batzarrean, berriz, hainbat puntu onartu ziren, tartean Marmoles Baztan enpresaren aktibitateei buruzko informazio-eskaera luzatuko zaie Nafarroako Gobernuari eta beste administrazio publikoei.