Pentekoste eguna dela eta ekainaren 9an besta programazio zabala prestatu du Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak. Egitarauaren berri eman zuten Elkartearen presidenteak, Txomin Iribarrenek eta Urdazubiko alkateak, Santiago Villaresek.
Bertan jakinarazi zutenez, Bigarren Gerra Mundiala ondoren mugak itxiak egon ziren urtean zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau fezta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 urte ospatzeari utzi zioten.
Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jaia hau berreskuratu nahi du eta astelehenerako progamazioa hau da:
• 10:00etan Intxableak, musika eta zezen mekanikoa.
• 11:00etan Euskal dantza.
• 11:30ean Sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan
• 13:00etan Herri Kirolak Larretxea anaiekin.
• 14:00etan egunaren bukaera.
Egunean bertan 1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineako Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak jarri duen promozioako irabazleari. Irabazleak bi hilabete edukiko ditu dirua bentetan gastazeko. Irabazleak benta guztietatik pasako da kabriolet batean txeke guztiak jaso ditzan.