Silvia Federiciren hitzaldia

Margari eta Koro 2014ko mai. 29a, 12:31

Silvia Federici hitzaldian. Margari eta Koro

Maiatzaren 10ean Silvia Federicik hitzaldi bat eskaini zuen museoan. Orain arte ez ginuen batere ezagutzen Silvia Federici, baina gizarte gaietako ospe haundiko ikerlaria omen da. Eta egia erran, ­arras interesgarria izan zen aipatu zuen guztia.
 
Bere azkeneko liburuan (“Caliban y la bruja”), Europako sorgin ihizia aztertu du, eta orain arte kontutan hartzen ez zen bertze ikuspuntu bat erakutsi du: sorginkeria aitzaki bat izan zela, eta gizarte sistema aldatzeko erabili zela.
 
Sorginen kontrako beldurra ez omen zen espontaneoki hasi, espreski sortua izan zela dio (gaur egungo “krisia” bezala?): lehenbiziko akusazioak, jaun­txoek eta autoritateek bota omen zituzten, jende xumeen artean beldurra sortzeko, eta hortik aitzina bai, herrita­rrak batzuk bertzeak akusatzen hasi ziren. 
 
Eta bertze datu interesgarri bat ere eman zuen: Europako estatu guztiak elkarren aurka denbora guztian borrokan ari­tzen ziren garaian, sorginkeria aferetan bat egiten zutela.  Beraien artean informazioa partekatzen zuten eta denak  ados jartzen ziren (gaur egungo “krisian” bezala ere?).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun