San Isidro eguna ospatu dute nekazariek

Margari eta Koro 2014ko maiatzaren 29a

Nekazariak, San Isidroko bazkarian. Margari eta Koro

Alkerdiko kaperan meza eta Armuan bazkaria izan zuten

Usaia den bezala ospatu dute aurten ere San Isidro eguna gure nekazariek: Alkerdiko kaperan meza egin zuten, eta lur-eremuak bedeinkatu zituen apezak. Ondotik ospakizun “zibila” eto­rri zen: kaperako atean berean aperitifa ttiki bat hartu zuten, eta hortik Armua jatetxera joan ziren bertan bazkal­tzeko. Bi herrietako nekazariak elkartu ziren, eta bazkarian 25 lagun ziren denetara. Nahiz eta gehienak jubilatuak izan, aipatzekoa da gazte ba­tzuk ere bazeudela. 
 
Gaur egun San Isi­dro da egiten den ospakizun bakarra, baina gure xaharrak oraindik oroitzen dire denbora batean, maiatzean ,egiten ziren ospakizunetaz: hilaren 1ean hiru gurutzetara gaten ziren: lehenbiziko Ainarako gurutzera, handik Gandeseneko kaskorat, eta Bixkarrekoan finitzen zuten. Gero, maiatzaren 3an Martineko gurutzerat gaten ziren. Eta azkenik, San Isidro egunean, Mendibilekora (gaur egun hemen ez dago gurutzerik, zimizta batek hau­tsi zuelako).
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun