Asier Apezetxea aranztarrak irabazi du Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 3a

Apezetxea, Beunza eta Etxegarai, Urdazubiko Kontrabandisten lasterketako podiumean. Utzitako argazkia

84 korrikalarik parte hartu zuten larunbatean

Asier Apezetxea aranztarrak irabazi zuen maiatzaren 31n Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa. 84 korrikalarik parte hartu zuten lohiez betetako 15,8 kilometroko ibilbidean. Apezetxea esprintean nagusitu zitzaion Ultzamako Mikel Beunzari eta Fernando Etxegarai beratarrak hirugarren izan zen. Emakumezkoetan, Sara Peña izan zen irabazle.

Asier Apezetxea aranztarrak irabazi zuen maiatzaren 31n Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa. 84 korrikalarik parte hartu zuten lohiez betetako 15,8 kilometroko ibilbidean. Apezetxea esprintean nagusitu zitzaion Ultzamako Mikel Beunzari eta Fernando Etxegarai beratarrak hirugarren izan zen. Emakumezkoetan, Sara Peña izan zen irabazle.

Gizonezkoen proba hasieran Fernando Etxegarai ibili zen aitzinetik. Beratarra Camille Extreme proban ateratzekoa zen, baina oraindik bere lesiotik erabat osatu gabea dagoenez, Urdazubira joan zen. Ibilbide erditsuan zegoen tarteko helmugan lehenbizikoa izan zen Etxegarai eta hortaz, Irigoienea ostatuan asteburua pasatzeko saria izanen du. Baina bigarren erdian, Apezetxeak eta Beunzak harraparatu egin zuten eta lasterketaren bukaera aldera, metro batzuk gibelera gelditu zen Etxegarai. Hortaz, Apezetxeak eta Beunzak esprintean jokatu zuten garaipena eta Arantzakoa bizkorragoa izan zen.

 

Sailkapenak

Gizonezkoak

1. Asier Apezetxea (Arantza) 1:13:24

2. Mikel Beunza 1:13:24

3. Fernando Etxegarai (Bera) 1:13:58

4. Gorka Leal 1:17:48

5. Xabier Murial 1:18:35

6. Imanol Lukanbio (Arantza) 1:19:03

7. Mikel Pascual 1:19:27

8. Alfredo Oses 1:19:41

9. Joseba Lasarte (Bera) 1:21:08

10. Jon Altuna 1:22:20

11. Iban Zubieta (Bera) 1:23:00

13. Mikel Urtxegi (Igantzi) 1:23:46

19. Angel Pombar (Bera) 1:26:59

21. Jorge Aracues (Bera) 1:27:23

25. Xabi Garmendia (Bera) 1:27:46

26. Josemari Salgado (Bera) 1:28:07

29. Asier Irazoki (Bera) 1:29:12

37. Angel Dagerre (Bera) 1:36:31

48. Antonio Rodriguez (Bera) 1:40:22

55. Oihan Perez (Bera) 1:42:54


Emakumezkoak

1. Sara Peña 1:34:11

2. Ana León 1:41:40

3. Nekane Casi 1:42:52

4. Ascen Echeverria 1:45:04

5. Mirena Aldaz 1:49:36

6. Maite Hidalgo 1:49:36

7. Irantzu Irazola 1:57:34

8. Ainhoa Arbelaitz 2:00:45

9. Helena Rabal 2:00:45

10. Iratxe Lizarraga 2:02:06

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun