Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte maiatzaren 28tik ekainaren 1era

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 28a, 10:03

Kontrabandisten lasterketa ere larunbat goizean eginen da. Argazkian, joan den urteko partehartzaileetako batzuk, probaren ondotik. Artxiboko argazkia

Kontrabandisten lasterketa eginen da larunbat goizean

Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte egunotan. Asteazken arratsaldeko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta igandera bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat goizean, kontrabandisten lasterketa eginen da.

Urdazubin ere Salbatore bestak ospatuko dituzte egunotan. Asteazken arratsaldeko 8etan botako den txupinazoarekin hasi eta igandera bitarte hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Larunbat goizean, kontrabandisten lasterketa eginen da.

 

Egitaraua

Maiatzaren 28a, asteazkena

20:00etan Txupinazoa.

21:30ean Plazan afaria Modestok alaiturik.

 

Maiatzaren 29a, ortzeguna

11:00etan Meza Nagusia.

12:00etan Aperitifa txistulari eta dantzariekin.

16:00etan Haurren jokoak.

18:00etan Txokolatada.

21:30ean Paella jatea eta Kiki Bordatxorekin dantzaldia.

 

Maiatzaren 30a, ortzirala

12:00etan Gorriti bere animaliekin.

14:00etan Ugarana elkarteko bazkaria Koxkan.

16:00etan Haurren jokoak.

16:30ean Bertso-triki poteoa.

20:00etan Sagardotegi mugikorra.

23:00etan Dantzaldia Fidel akordeoilariarekin.

 

Maiatzaren 31, larunbata

10:00etan Kontrabandisten lasterketa. 15,8 kilometroko luzera eta 326 metroko desnibela duen lasterketa.

14:30ean Zikiro-jatea txarangak alaiturik eta kalejira.

16:00etan Haurren jokoak.

21:00etan Zingar jatea eta mariatxiak.

00:00etan Ingo al deu taldearekin dantzaldia.

 

Ekainaren 1a, igandea

17:00etan Kenpo-kai erakustaldia.

18:00etan Nesken fronteniseko finala.

19:00etan Mutilen fronteniseko finala.

20:00etan Boletoen zozketa.

20:15ean Pintxoak denentzat Hauspolariak musikarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun