Monastegiko Klaustroko arte erakusketan margolari berri baten lanak ikusi daitezke apiriletik aitzinera, Oaia Peruarena Telletxea beratarraren margo lanak. Oaia Beran sortu zen 1972an eta txikitatik izan du margolaritzarekiko interesa. Erratzuko Jose Mari Apezetxea margolaria izan du irakasle, besteak beste.
Oaiak Van Gogh margolariaren mireslea dela aitortzen du, kolore biziak maite baititu. Cezzanneren pintzelkadaren zalea da ere. Lehen urteetan figurazio munduan murgildu ondoren, barne indarrak kanporatzeko gogoek bide berri eta pertsonalago baten beharra sortu zioten. Bere lanean garrantzia handia du koloreak, baita marra eta lerroek ere. Koloreak barnean sentitzen duen intentsitatea islatzen laguntzen dio; lerro eta marrek aldiz, indar horiek orekatzen eta bideratzen laguntzen diote.
Beratarraren lanak bilduma pribatu ezberdinetan banatuak dira eta hainbat erakusketetan parte hartu du; bai bakarka, bai taldeka.