Zalba eurodiputatuaren bisitari dagokionez, Santiago Bideko Lagunen elkarteko kide batekin batera egindako bisita bat bertzerik ez zen izan. «Zonaldeko enpresariekin ere bildu nahi izan zuen eta bertze gaien artean, bezero frantsesei tabakodendek saltzen dieten tabakoaren gaia ere aipatu zuten», dio idatziak.
Azkenik, udaberri, uda eta udazken garaian herri lanak egiteko langile bat kontratatzeak ez du zerikusirik zaborrontzien aferarekin. «Egia da –diote Udaletik– azken aldian sobera beteak daudela zaborrontziak, batez ere zaborra biltzeaz arduratzen den Bizi Garbia enpresan egiten ari diren berrantolaketaren ondorioz». Kontratazio hau Nafarroako Gobernuak subentzionatzen duen baliabide turistikoen eta herri ingurunearen mantenurako langabetuen kontratazio programaren baitan egin da. Horretarako herriko gazte bat hartu da, dagokion hautaketa-prozesua egin ondotik.